OSTEGUNEAN BILDUKO DA BERMEOKO EUSKARALDIAREN BATZORDEA
2020-03-03
Aurtengo Euskaraldia antolatzeko taldea lanean hasiko da osteguneko hitzorduan.
Bermeon, 2020ko martxoaren 3an. Bermeo aurtengo Euskaraldia lantzen dabil eta ostegun honetan bilduko da ekimen honen Bermeoko batzordea hainbat gai lantzeko. Izan ere, arratsaldeko 7etatik aurrera, Kultur Etxeko Gaztelekuan bilera deituta dago. Helburua da aurten bigarren edizioa beteko duen ekimen hau pixkanaka definitzen joatea.
2020-02-27
Martxoaren 26an, Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du saioa eta parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.
Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute.
2020-02-07
Orain online batzen gara, Bermeoko berbalagunok zuen ondoan egongo gara euskaraz #PRAKTIKATUetaBIZI nahi dugulako eta etxetik praktikatzeko baliabide batzuen zerrenda osatu dugu zuentzat: klikatu eta euskaraz bizi. Zein erabiltzen duzue gehien? Zein umeekin?
Birusak #EzGaituMututuko!
Hemen euskeraz egiten dogu egutegia banatu da establezimendu publikoetan
2019-12-04
“Hemen euskeraz egiten dogu” egutegia banatu da establezimendu publikoetan.
Atzeko aldetik mahai gainean jartzeko egutegia dauka, eta aurreko aldean, euskara erabiltzeko mezua eta euskara alorrean udalak ematen dituen zerbitzuen berri ematen du.
Arnasa gara ekitaldia abenduaren 3an
2019-11-27
Amazonasek munduari oxigenoa ematen dion eran, ematen diote udalerri euskaldunek euskarari aire berria. Euskararen birikak dira arnasguneak, bihotzetik eztarrira.
2019ko EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BERMEON
2019-11-21
Euskaraldiko batzordea lanean hasita dago berriro eta lehen emaitza da azaroaren 30erako Euskararen Eguna Bermeon ospatzeko antolatu duen ekimena, herriko hainbat elkarte eta ikastetxerekin elkarlanean. Gainera, Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimena batu zaio eta goiz osoko egitarau oparoa antolatu da.
Egitaraua honegaz batera bidaltzen dizuegu, zuen inguruan zabaldu dezazuen.
EUSKARALDIA 2018ko EMAITZEN AURKEZPENA
2019-11-14
2020KO EUSKARALDIAREN BATZORDEA
2019-10-28
2020ko Euskaraldiaren batzordea
Urrian hasiko da Bermeoko Berbalagun egitasmoa
2019-09-26
Ekimen honen bidez, euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko aukerak ematen zaizkie parte-hartzaileei, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo
Lagunartean euskaraz eginez, hizkuntza bizia eta adierazkorra lantzen dute eta erraztasuna hartzen dute egunerokotasunean euskara erabiltzeko
Urrian hasiko dira Irakurleen Txokoa eta Antzerki Tailerra ekimenak
2019-09-17
Bermeoko Udal Liburutegiak eta Udalaren Euskera Sailak antolatutako Irakurleen Txokoan literaturan interesa duten pertsonak elkartu eta euskaraz idatzitako liburu baten gainean hitz egiten dute
Antzerki Tailerrak berriro irekiko ditu ateak ikasturte osorako eta bertan parte hartu nahi duten pertsonek Berhaz bulegoan eman beharko dute izena
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus