2021-11-05
Azkue Fundazioak Bermeoko Udalaren laguntzaz ondutako Digitalizazioren Hariak proiektuaren baitan, Bermeoko DBH 4. eta Batxilergo 1 mailetako hiru ikastetxeetan hainbat proiektu garatzen ari dira, gazteak digitalizazioaz jabetu daitezen eta jarrera kritikoa garatu dezaten digitalizazio horrekiko. Arozena Barrueta Institutuan, hain zuzen, Zibersegurtasunaren inguruan ikertzen eta gogoetatzen aritu dira.
2021-11-05
Azkue Fundazioak Bermeoko Udalaren laguntzaz ondutako Digitalizazioren Hariak proiektuaren baitan, Bermeoko DBH 4. eta Batxilergo 1 mailetako hiru ikastetxeetan hainbat proiektu garatzen ari dira, gazteak digitalizazioaz jabetu daitezen eta jarrera kritikoa garatu dezaten digitalizazio horrekiko. Sagrado Corazón ikastetxean, hain zuzen, gai honen inguruan ari dira: “Zelan sustatu euskarazko ikerkuntza eremu digitalean ikasleekin”, euskarari eremu digitalean arreta berezia jartzeko asmoz.
OINARRIAK ALDATUTA, INAKI ARREGI IKERKETA BEKAREN DEIALDI BERRIA ABIAN DA
2021-10-07
Ikerketa eremua zabaldu eta lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek, beste zenbait aldaketekin batera. Oinarriak gaur argitaratu dira, eta azaroaren 1ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Udalerri euskaldunen garapena aztertzea, ikerketa sustatzea eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzea du xede UEMAk sortutako bekak. Deialdi honetan bi lan sarituko dira, bakoitza 6.000 eurorekin. Eusko Jaurlaritzaren babesa du deialdi honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Kontseiluaren eta UEUren laguntzarekin batera.
Bermeoko Berbalagun bueltan da bere betiko formatuarekin: aurrez-aurreko saioak itzuliko dira!
2021-09-29
2021-06-17
‘Bertatik berrtara’ kanpaina abiarazi du aurten ere UEMAk udaren atarian, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko. Irailaren erdialdera arte izango da kanpaina, bisitariak eta zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko.
Besteak beste, udalerri euskaldunetako tabernetan eta jatetxeetan 300.000 mahai-gaineko banatuko ditugu, kanpainaren mezuarekin, euskara gure postalik ederrena dela nabarmenduz. Iaz bezala, dozenaka udalek eta hainbat garapen agentziak egin dute bat kanpainarekin.
Hemen kanpainari buruzko informazio guztia:
ZINEMA EUSKARAZ DOMEKA GOIZETAN
2021-05-17
Maiatzaren 23tik ekainaren 20ra bitarte, Bermeon umeek zinema euskaraz ikusteko aukera izango dute, 5 domeketan jarraian pelikula emango da Nestor Basterretxea aretoan eta Euskara Sailak, ekimen honegaz bat eginik, gonbiteak banatuko ditu ume eta gaztetxoek zinemaz gozatu dezaten.
Bermeoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen ditu herritarrak
2021-04-28
2021-04-13
Asteburuan, apirilaren 17 eta 18an, euskarazko Tom eta Jerry pelikula ikusteko aukera egongo da Nestor Basterretxea aretoan.
Ordutegia: 17:00
Bermeoko Udalak abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina abian jarriko du
2021-04-06
Euskal abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina martxan jarriko du apirilean Bermeoko Udalak, UEMAren laguntzarekin, munduan euskaldunek presentzia izateko.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus