lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak Eingule? ekimena abiarazi du

2022-09-28

-Bere helburua da euskarari indarra eta prestigioa emateaeta sustraiak eta identitatea balioan jartzea.

-Kanpaina hau 2018-2022 urteetako Euskararen Plan Estrategikoarekin lerrokatuta dago.

Gehiago irakurri

Antzerki tailerra

2022-09-01

Izena emateko epea zabalik da irailaren 1etik 30era bitarte antzerkian trebatu gura duten 16 urtetik gorako herritarrentzat.

Eskaerak Berhazen egin behar dira, egun eta ordu hauetan:

Irailaren 16ra arte, 8:00-14:00

Irailaren 16tik aurrera,

Astelehen, eguazten eta barikuetan, 8:00-15:00

Martitzen eta eguenetan, 8:00-14:00 eta 16:00-18:00

Kartela

Gehiago irakurri

Irakurleen txokoa

2022-09-01

Literatur zaleek izena eman ahal izango dute irailaren 1etik urriaren 14ra bitarte irakurleen txokoan parte hartzeko.

Izena eman Liburutegian edo whatsapp zenbaki honetan: 688847347.

Kartela

Gehiago irakurri

Irakurleen Txokoa eta Antzerki Tailerra bueltan datoz beste behin

2022-07-12

Bermeoko Udal Liburutegiak eta Udalaren Euskera Sailak antolatutako Irakurleen Txokoak literaturan interesa duten pertsonak elkartuko ditu

Antzerki Tailerrak berriro irekiko ditu ateak urritik ekainera bitartean eta bertan parte hartu nahi duten pertsonek Berhaz bulegoan eman beharko dute izena

Gehiago irakurri

Bertatik bertara kanpaina abiaraziko dute uda honetan ere UEMAk eta udalek, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko.

2022-06-21

Hirugarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan ere udalerri euskaldunetan. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek, eta 250.000 mahai-gaineko inguru banatuko dituzte ostalarien artean. Hainbat garapen agentziak ere egingo dute bat kanpainarekin, iaz bezala. Ekainaren 21etik irailaren erdialdera izango da kanpaina.

Bertatik Bertara kanpainarekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi dute aurten ere UEMAk Bertatik Bertara kanpainarekin, ekimenean parte hartuko duten udalekin eta garapen agentziekin batera.

Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu ditu, eta ekainaren erdialdetik aurrera erabilgarri izango dira guztiak: udalen webguneetarako eta sare sozialetarako bannerrak eta testuak, tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko mahai gainekoak, zerbitzu sektoreko eragileei kanpainaren berri emateko baliabideak, eta bisitariek telefonoetan erabili ahal izateko hiztegia, besteak beste.

Bertako hizkuntza ere kalitatea eta hurbiltasuna erakusteko ezinbesteko osagaia dela gogoratu nahi die kanpainak zerbitzu sektoreko arduradunei. Izan ere, jakinarazi zaien moduan, “askotan bertako hizkuntza alde batera uzten dugu, bisitariei arreta erdaretatik eskainita. Ez du zentzurik, egindako inkestek eta ikerketek argi erakusten baitute bisitari asko berariaz etortzen dela udalerri euskaldunetara, eta euskara ikustea eta entzutea gustukoa dutela”.

Hori guztia gogorarazteko eta kanpainaren berri emateko, UEMAko kide diren herrietako merkatariei eta ostalariei helarazi zaie ekimenaren berri. Merkataritza zerbitzua UEMAk eskaintzen duen herrietan, posta arruntez jaso dute informazioa 2.000 biztanletik beherako herrietan. 2.000 biztanle baino gehiagoko herrietan, berriz, udalak arduratu dira informazio orriak banatzeaz. Azkenik, merkataritza zerbitzua UEMAk eskaintzen ez duen herrietan, informazio orria PDF formatuan jaso dute udalek, egokien ikusten duten moduan zabaltzeko zerbitzu sektorean zein udalen webguneetan eta sare sozialetan.

Eskuorria, gainera, denda, taberna eta jatetxeen ate edo erakusleihoetan itsasteko moduan diseinatu dute, eta euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizko hiztegira ere bideratzen ditu bisitariak, QR kodearekin. Gazteleraz, katalanez, frantsesez, ingelesez, alemanez eta galizieraz dago hiztegia.

Hasiera » Zehaztu gabe » ‘Bertatik bertara’ kanpaina abiaraziko dute uda honetan ere UEMAk eta udalek, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko

‘Bertatik bertara’ kanpaina abiaraziko dute uda honetan ere UEMAk eta udalek, zerbitzu sektorean euskara areagotzeko

Era berean, kanpainaren berri emateko spota ere prestatu du UEMAk, bisitariek taberna eta jatetxeetan aurkituko duten mahai-gainekoaren osagarri.

Gehiago irakurri

Badator Euskaraldia!

2022-06-01

Bermeon antolatzen hasteko batzar irekia egingo dugu, ekainaren 7an, martitzena, 18:00etan Gaztelekuan.

Gehiago irakurri

Pozaren parkean Motx pailazoa

2022-05-31

Buselektrikue antzerki taldeak antolatutako Udaberri kulturalaren barruan, barikuan, pozaren parkean ikuskizuna aurkeztuko du Motx pailazoak. 

Gehiago irakurri

Bermeoko Udalak eta herriko 6 aholkularitza zerbitzuk errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko hitzarmena sinatu dute

2022-05-04

  • Akordio honen helburua da herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzea eta horretarako erraztasunak ematea.

Gehiago irakurri

UDABERRI KULTURALA ANTOLATU DU BUSELEKTRIKUE ANTZERKI TALDEAK

2022-04-20

Euskara Sailak antolatzen duen Antzerki tailerreko kideek Buselektrikue antzerki taldea sortu zuten eta euren estreinaldi mundiala antolatzeaz gain, maiatzaren 6tik ekainaren 3ra bitarte, hilabete osoko egitaraua osotu dute, adin guztietako herritarrek kulturaz eta antzerkiaz gozatzeko.

Gehiago irakurri

Badator Korrika!!!

2022-03-24

Korrika Bermeon apirilaren 7an, 13:23an sartuko da Bermeoko lurretan Bakiotik, herriaren erdialdera 14:00ak aldera heltzeko eta Mundakarantz jarraituko du bere bidea.

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube