lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak Euskaraldiarekin bat egin du Bermeoko aho eta belarriak martxan jartzeko!

2022-11-18

  • 1.000 herritarrek baino gehiagok berretsi dute parte hartzea, udalean 28 arigune daude, eta udalerri mailan 147 arigune, 64 entitatetan banatuta

 

Gehiago irakurri

LAKOSTE: Euskaraldiko lehenengo egunerako plan aproposa.

2022-11-10

Euskaraldiko lehenengo egunerako plan aproposa


Sarrerak dagoeneko salgai Gizarte eta Kultura Etxean, eta https://www.giglon.com/eu/todos?idEvent=lakoste loturan. Egunean bertan, lehenago denak saldu ez badira, ordu erdi lehenago Nestor Basterretxean ere salgai egongo dira.

Baina zer da Lakoste? ?

Dxusturi teatroaren aurreko aurkikuntzetako bat izan zen Karramarroa pertsonaia. Karramarroa 50 urteko emakume bat da, bitxia, mihiluzea, zorrotza eta zirtolaria.

 Hemen aurkezten dugun Lakoste antzezlanean jarraipena eman nahi izan diogu jokalaria eta pertsonaiaren artean kokatzen den izaki berezi honi.

 Oraingo honetan Karramarroak ikuslegoa begietara begiratuko du zuzenean harekin hainbat gai partekatzeko: estralurtarrak, artistak, familia estandarra, krokodiloak, menopausia...

 Humore absurdoak zein beltzak, kritika sozialak eta ironiak zipriztintzen duten proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarengan barrea eta hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz...

Gehiago irakurri

Juan Lebatz, 4. kapitulua

2022-11-03

Prest zaude Juan Lebatzen azkeneko kapitulua ikusteko? Zer gertatuko da dokumentalarekin azkenean?

Juan Lebatz, 4. kapitulua

Gehiago irakurri

Eingule? laugarren lehiaketan parte hartzeko azken egunak

2022-10-27

Gutxi falta da laugarren lehiaketa amaitzeko. Oraindik bete ez baduzu, sasoiz zabiltza. Gogoratu, domeka gauera arte daukazula!

Gehiago irakurri

Juan Lebatz hirugarren kapitulua

2022-10-26

Ai ama gure Juan Lebatz... ezagutzen duzunean burutik kendu ezin duzun pertsona horietakoa da. Seriaren lehengo kapitulua argitaratu berri dugu. Guztira lau izango dira

Zer iruditzen zaizu Juan Lebatz? Irakurri gura dugu zure iritzia.

Hasiera - Eingule? (bermeo-euskaraz.eus)

 

Gehiago irakurri

Eingule? laugarren lehiaketa

2022-10-26

Laugarren lehiaketarekin hasteko unea iritsi da. Berria ez bazara, badakizu zein den dinamika. Baina, badaezpada, astero lehiaketa berri bat argitaratzen dugu, 15 galderakoa.
Puntu gehien lortzen dituen asteko irabazleak saria jasoko du!
Aste honetako saria: Salica kontserberako produktu sorta bat.
Sartu Hasiera - Eingule? (bermeo-euskaraz.eus) webgunean, dagoeneko bertan daukazu lehiaketa!

Gehiago irakurri

Gazteok arnas! eguna

2022-10-13

Gazteok arnas! eguna antolatzen ari gara UEMA eta Larrabetzuko herritar talde bat, gazteen arteko harremanak sendotzeko asmoz.
Azaroaren 26an izango da, Larrabetzun (Bizkaia), eta egun osoko egitaraua izango du.
Udalerri euskaldunetako gazteak gonbidatu nahi ditugu Gazteok Arnas! egunean parte har dezaten, mundiala izango baita. 
Itsatsi kartela zure eskolan, udalean, herrian, gaztelekuan... eta lagunduiguzu UEMAko herrietako gazteak elkartzen eta saretzen!

Gehiago irakurri

Bermeoko Berbalagunak berriz elkartuko dira!

2022-10-06

  • Ekimen honen bidez, euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko aukerak ematen zaizkie parte-hartzaileei, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo
  • Lagunartean euskaraz eginez, hizkuntza bizia eta adierazkorra landu eta erraztasuna hartzen dute egunerokotasunean euskara erabiltzeko 

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube