2018-11-06
Euskaraldian parte hartzeko txapak banatzen hasiko gara, eta azaroaren 22ra arte egongo da izena eman eta txapa jasotzeko aukera.
BERMEOKO BERBALAGUN INDARTSU DATOR AURTEN ERE
2018-10-03
Euskeraz bizitzeko aukera ugari eskainiko ditu: Berbataldeak, ikastaroak eta tailerrak, kirola eta natura eta Gurasolagun
Udazkeneko, neguko eta udaberriko Berbalagun info! Buletinek Berbalagun lehiaketan parte hartzeko aukera ematen dute, saria Errigorako otzara izanik
BERMEOKO EUSKARALDIKO KIDEEK IZENA EMATEKO DEIA EGIN DUTE
2018-10-03
Nabarmendu dutenez, orain arte 500 bermeotarrek eman dute izena egitasmoan parte hartzeko.
Atzo arratsaldean herriko Kabidxen egin zuten agerraldia, eta bertan azaldu zutenez, herritarrez osatutako batzordea urte osoan aritu da lanean, eta ekimen ugari antolatu ditu Euskaraldiaren berri emateko.
Agerraldian bermeotar guztiei ekimenean parte hartzeko deia egin zieten, eta horretarako izena emateko epea azaroaren 23ra arte irekita dagoela gogoratu dute, lehenengo Euskaraldia martxan jarriko duten eguna, hain zuzen ere. Hortik aurrera, ’11 egun euskaraz’ lelopean, Ahobiziak eta Belarriprestak Euskal Herri osotik ibiliko dira.
ARRATE EGAÑA IDAZLEAK DINAMIZATUKO DU IRAKURLEEN TXOKOA URRIAREN 18TIK AURRERA
2018-09-27
Bermeoko Udal Liburutegiak eta Euskera Sailak antolatzen duten irakurleen txokoa urriaren 18an hasiko da berriro, eta Arrate Egaña idazlea izango da aurten ere irakurle txokoaren dinamizatzailea. Juan Karlos Agirrek, Bermeoko Euskara zinegotziak; Maite Alvarezek, Bermeoko Udaleko Euskara teknikariak; eta Arrate Egañak berak, aurkeztu dute gaur irakurle txokoaren ikasturte berria Bermeoko udal liburutegian egindako prentsaurrekoan.
2018-09-26
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoan parte hartzeko asmoz, ehunka bermeotarrek eman dute izena.
Izena emateko modu bi daude:
1. Online: Euskaraldiko web guneko atarian dagoen formularioa bete.
2. Herrian: Bermeon, Euskaraldiak, Kabidxen du bere gunea eta bertara hurbiltzen denak eskura izango ditu izena emateko orriak, baita ere liburutegian, kiroldegian eta kultur etxean.
2018-09-26
Bermeoko Udalak laguntza biren berri eman du, biak ere, euskararen erabilera sustatzera bideratuak eta urriaren 1etik 31ra bitarte eskatu beharrekoak. Alde batetik, euskara ikasleentzat, eta beste alde batetik, gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa euskaraz egin dutenentzat.
2018-09-13
Bermeoko Udalak antzerki tailerra antolatu du ikasturte honetan, 2018ko urritik 2019ko ekainera bitarte. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute
Guraso eta etorkinentzako euskara ikastaroetan izena emateko epea irekita irailaren 28ra arte
2018-09-12
Gurasoentzako eta etorkinentzako ikastaroak udalerriko euskaltegi biekin elkarlanean antolatzen ditu Bermeoko Udalak, familia bidezko transmisioa indartzeko, euskara ez dakiten gurasoei ikasteko erraztasunak emanez, eta, kanpotik etorri direnentzat euskara ikasteko aukera zabaltzeko. Ikastaro hauetan interesa dutenek irailaren 28ra arte eman ahal izango dute izena Berhaz bulegoan.
2018-05-09
Bermeoko Udalak eta herriko lau banketxek eta bi aholkularitzek elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko konpromisoa agertu dute gaur Bermeoko kultur etxean. Elkarlan horren bidez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emango dizkiete bezeroei, eta Udalak sentsibilizazio lana egingo du.
Elkarlanerako konpromisoaren sinadura ekitaldian honakoek parte hartu dute: Udalaren aldetik, Juan Karlos Agirre Euskara Saileko zinegotziak eta Maite Alvarez, Euskara teknikariak; Oscar Gangoiti eta Iker Aguirre, Torrealday aholkularitzaren eta Bermeo Consulting aholkularitzen ordezkariek, Jose Ramon Renteria, Mirian Prieto, Iñaki Kanalaetxebarria eta Amagoia Gutierrez, Laboral Kutxa, Kutxabank, CaixaBank eta BBVAren Bermeoko sukurtsaletako zuzendariek, hurrenez hurren.
Irakurleen txokoa maiatzaren 24an
2018-05-07
"3 Mariak", Arantza Urretabizkaiaren eleberria
Maiatzaren 24an, 3 Mariak liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.
Zahartzaroa du gai nagusi eleberriak, baina baita beste hainbat gai ere, hala nola, adiskidetasuna, tolerantzia, askatasuna, eta batez ere, bizipozaz dihardu.
Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean.Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.
Hitzordua, Liburutegiko 3. solairuan, maiatzaren 24an, arratsaldeko sei eta erdietan.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus