lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

GURASO ETA ETORKINEI ZUZENDUTAKO EUSKARA IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

2019-09-04

Bermeoko alkate Aritz Abaroak, Euskara Saileko teknikari Maite Alvarezek, AEK euskaltegiko eskualdeko koordinatzaile Iratze Garmendiak, Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko irakasle Leire Iñigok eta Hizkuntza Eskolako zuzendari Miren Unzuetak kastaro hauen eta 2019-2020 ikasturteko matrikulazio kanpainaren berri eman dute

Gehiago irakurri

BEKOPORTALAK EUSKARALDIAREN IRUDIA ESTREINATU DU, HERRITARRAK BELARRIPREST ETA AHOBIZI IZATERA GONBIDATZEKO

2019-06-28

Bekoportalak irudi berria estreinatu du, Euskaraldiaren irudia, hain zuzen ere, eta honekin Belarriprest eta Ahobizi izatera gonbidatzen ditu herritarrak; izan ere, Euskaraldiak jarraipena izango du aurten eta datorren urtean ere.

Gehiago irakurri

Bermeoko Udalak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkariko 110 harpidetza egin ditu leku publikoetan banatzeko

2019-05-23

Bermeoko Udalak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzarekin akordioa adostu du, euskara eta euskal komunikabideak sustatzeko eta herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzeko. Horren bidez, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako 110 harpidetza banatuko dira Bermeoko leku publikoetan.

Gehiago irakurri

UDALAK ETA BERMEOKO 4 BANKETXEK ETA 2 AHOLKULARITZEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEA SUSTATZEKO KONPROMISOA AGERTU DUTE

2019-05-10

Bermeoko Udalak eta herriko lau banketxek eta bi aholkularitzek elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko konpromisoa agertu dute gaur Bermeoko kultur etxean. Elkarlan horren bidez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emango dizkiete bezeroei, eta Udalak sentsibilizazio lana egingo du.

Gehiago irakurri

21. KORRIKA

2019-04-10

Apirilak 11an helduko da Korrika Bermeora!!

Klika da konpromisoa. Klika da aukera, hautua egitea. 
Klika euskara. Klika ikastea, erabiltzea, jauzi egitea. 
Klika komunitatea, hizkuntza, kultura.
Klika etorkizuna, beste aro bat, Euskal Herria.
Klika nigan, klika zugan, klika gugan.
Klikatu euskara gozoza, urrut hikimilikiliklik!
Klika-soinuaz, dantzau euskaraz.
Klika ahobizi edo klika belarriprest.

Gehiago irakurri

Bermeoko Udalak Euskararen Erabilera normalizatzeko VI. plana onartu du, 2018-2022 aldirako

2019-01-24

Planaren helburua da euskararen erabilera udal mailan, zein udalerri mailan indartzea eta aurrerapausoak ematen jarraitzea

Bermeoko Udalak hizkuntza lidergoan, zeharkakotasunean, udalerriko euskararen erabileran eragitean eta euskararen kudeaketa, kudeaketa orokorrean txertatzean oinarrituta dagoen 2018-22 aldirako Euskararen Erabilera Plana onartu zuen 2018ko azken Osoko Bilkuran. Juan Karlos Agirrek, Euskara zinegotziak, eta Aitziber Gabikaetxebarriak, Euskara teknikariak, aho batez onartutako euskararen erabilera planaren nondik norakoak azaldu dituzte.

Gehiago irakurri

BERMEOKO BERBALAGUNEKIN ‘JARRAITU OHITURAK ALDATZEN’ ETA IZENA EMAN URTARRILAREN 7TIK AURRERA

2019-01-08

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiekin eta Bermeoko Hizkuntza Eskolarekin batera, bideratzen duen Berbalagun egitasmoa martxan da urritik hona, eta, gainera, “indartsu”; izan ere, 40 lagun baino gehiago daude izena emanda egitasmoan. ‘Praktikatu eta bizi’ da ikasturte honetako leloa, eta parte hartzen duten pertsonei, lagunartean, euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko aukerak ematen zaizkie, eskolatik eta euskaltegietatik kanpo. Hori dela eta, urte berrirako leloa izango dute “Jarraitu ohiturak aldatzen”. Egitasmo honetan parte hartu nahi duten pertsonek urtarrilaren 7tik aurrera izena emateko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

EUSKARALDIA, ANTZERKIA, DANTZALDIA, HITZALDIA, MUSIKA , TXOTXONGILOAK ETA TALOA, BESTEAK BESTE, BERMEON, EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO

2018-11-30

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an eta hori ospatzeko abenduaren 2an, domekan, eta abenduaren 3an, astelehenean,  egitarau zabala izango dugu Bermeon. Gainera, Euskararen Eguna, Euskaraldiaren 11. Eguna ere izango da eta, horrela, euskararen aldeko jai polita izango dugu Bermeon.

Gehiago irakurri

PRESTAKUNTZA TAILERRAK eskainiko dira azaroaren 10, 15 eta 21ean

2018-11-06

Euskaraldian parte hartuko duten Ahobizi eta Belarriprestentzako tailer praktikoak eta dinamikoak eskainiko dira azaroaren 10, 15 edota 21ean, 11 egun horietan rol bakoitzak zelan jokatu lantzeko eta gure burua prestatzeko.

Aukeratu zuretzat egunik egokiena, izena eman eta parte hartu!

Gehiago irakurri

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube