lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

OSTEGUNEAN BILDUKO DA BERMEOKO EUSKARALDIAREN BATZORDEA

2020-03-03

Aurtengo Euskaraldia antolatzeko taldea lanean hasiko da osteguneko hitzorduan.  

 

Bermeon, 2020ko martxoaren 3an. Bermeo aurtengo Euskaraldia lantzen dabil eta ostegun honetan bilduko da ekimen honen Bermeoko batzordea hainbat gai lantzeko. Izan ere, arratsaldeko 7etatik aurrera, Kultur Etxeko Gaztelekuan bilera deituta dago. Helburua da aurten bigarren edizioa beteko duen ekimen hau pixkanaka definitzen joatea.

2019ko azken hilabeteetan Euskararen Eguna antolatzeko lehen pausuak eman zituen Bermeoko batzordean  herriko euskaltzaleak, elkarteetako ordezkariak eta Udala ordezkatuta daude. Bada, lantalde honek zehazteko dauzka, azarora bitarte egin beharrekoak, entitateetan ariguneak zelan martxan jarri, herritarrak eta bereziki gazteak Euskaraldira erakartzeko ekintzak, zelan komunikatu horiek denak,,,  Esan bezala, osteguneko bilera izango da hurrengo hitzordua eta, bertan, hainbat gai jorratuko dira:

  • Nolakoa izango da 2020ko Euskaraldia?
  • Zer egingo dugu Bermeon?
  • Nola antolatuko gara?
  • Noiz elkartuko gara berriz?

Batzordea, beraz, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko da ordu eta erdi irautea espero den bileran.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube