lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Irakurleen txokoa martxoan

2020-02-27

Martxoaren 26an, Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Arrate Egaña idazleak dinamizatuko du saioa eta parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.
Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskaraz sortuta edo itzulita dagoen liburu bati buruz hitz egiten dute.

Bihotz handiegia liburuaren aipamena:

Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez. Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek. Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.


Hitzordua, Liburutegiko 3. solairuan, martxoaren 26an, arratsaldeko sei eta erdietan.

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube