GURASO ETA ETORKINEI ZUZENDUTAKO EUSKARA IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO
2019-09-04
Bermeoko alkate Aritz Abaroak, Euskara Saileko teknikari Maite Alvarezek, AEK euskaltegiko eskualdeko koordinatzaile Iratze Garmendiak, Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko irakasle Leire Iñigok eta Hizkuntza Eskolako zuzendari Miren Unzuetak kastaro hauen eta 2019-2020 ikasturteko matrikulazio kanpainaren berri eman dute
Bermeon, 2019ko irailaren 4ean.- Bermeoko Udalak eta AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiek urtero elkarlanean antolatzen dituzten guraso eta etorkinei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Gainera, 2019-2020 ikasturteko matrikulazio kanpaina ere abian da dagoeneko. Hala eman dute jakitera gaur goizean Bermeoko alkate Aritz Abaroak, Euskara Saileko teknikari Maite Alvarezek, AEK euskaltegiko eskualdeko koordinatzaile Iratze Garmendiak, Gotzon Garitaoinaindia euskaltegiko irakasle Leire Iñigok eta Hizkuntza Eskolako zuzendari Miren Unzuetak.
Gurasoei zuzendutako ikastaroen helburua da familia bidezko transmisioa bermatzea eta euskara ikasteko erraztasunak ematea. Helburu hauek lortzeko, AEK euskaltegiak eta Bermeoko Udalak urteak daramatzate elkarlanean oso emaitza onak lortuta. Ikastaro hauek 120 orduko iraupena eta 20 euroko prezioa izango dute. AEK euskaltegiko eskualdeko koordinatzaile Iratze Garmendiak ikastaroaren berri eman du gaur goizean.
Gaur goizean aurkeztu den bigarren euskara ikastaroa etorkinei zuzendutakoa izan da. Ikastaro hau Bermeoko Udalaren eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiaren arteko elkarlanaren fruitua da eta bere helburu nagusia da etorkinei euskara ikasteko aukera ematea, integrazio errazago bat izan dezaten. Honek ere 120 orduko iraupena izango du baina merkeagoa izango da. Izan ere, 10 euroko prezioa izango du, ikas-materiala kontutan hartu gabe. Ikastaro honetan komunikatzeko oinarrizko gaitasuna lantzen da, HABE-k garatutako ‘Aisa’ metodologiaren bitartez. Honen guztiaren berri Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko irakasle Leire Iñigok eman du.
Euskaltegi biek adierazi dutenez, bi ikastaroek emaitza oso onak izan dituzte aurreko urteetan. Hori da ikasleek adierazten dietena. Ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte.
Matrikula egiteko beharrezkoak direnak eta eskuratu daitezkeen diru laguntzei buruzko informazioa jasoko dute euskaltegietara joaten direnek, izan ere, HABEk, Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diru laguntzak eskaintzen dituzte, ikasleek ordaintzen duten matrikula-gastuetan ahalik eta erraztasun handiena izan dezaten.
Matrikulazio kanpaina abian:
Gaur goizean parte hartu duten euskara ikastaroak eskaintzen dituzten hiru zentroek, Hizkuntza Eskola, AEK eta Gotzon Garitaonaindiak, 2019-2020 ikasturterako matrikulazio kanpainaren berri eman dute. Hiruen eskaintza oso zabala da. Izan ere, euskara maila guztiak eskaintzen dituzte eta ordutegiari dagokionez ere, aukera zabala dago. Hauek dira izena emateko epeak:
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus