Euskera Eguna ospatzeko ekitaldia abenduaren 4an
2021-11-29
Mendi ibilaldia, proiektu berriak aurkeztea, umeentzako jolasak eta Motx pailazoa, bertsolariak...
Egunari hasiera emango diogu mendi ibilaldiagaz, 9:30ean. Taraskatik irten eta Demikutik Katilotxura, Ezkiaga goikoa, Tribizko errota eta Bermeora buelta.
Ekitaldia 12:00-14:00ak bitarte izango da, Goiko Plazan (euria badago, Kioskoan egin beharrean, Elizpean egingo da)
- 12:00 Plazako leihotik ekimena aurkeztuko da. Iker Gonzalez Libanok eta Ainhoa Astarloa Beotegik kultur sorkuntzari plaza emateko sortu duten proiektua aurkeztuko dute.
- 12:00. Umeentzako jolasak, MB2000k dinamizatuta.
- 13:00. Motx pailazoa
- 13:15. Testigantzak (gurasoak, euskara ikasleak, berbalagunak).
- Berbalagun lehiaketaren saria ematea
- 13:30. Iker Uriarte eta Nagore Beitia bertsolariak