lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

EUSKARALDIAN IZENA EMAN

2018-09-26

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoan parte hartzeko asmoz, ehunka bermeotarrek eman dute izena. 

 

Izena emateko modu bi daude:

 

1. OnlineEuskaraldiko web guneko atarian dagoen formularioa bete.

2. HerrianBermeon, Euskaraldiak, Kabidxen du bere gunea eta bertara hurbiltzen denak eskura izango ditu izena emateko orriak, baita ere liburutegian, kiroldegian eta kultur etxean.

 

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman ahalko dute parte hartzeko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean. Horretarako, euskaraldia.eus, webgune hau, baliatu ahalko dute. Bertan, izen-emate formularioa dago; parte hartzeko  belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.

 

Izen-ematea noiz eta nola

Gaur hasi eta azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan.

izenematea.euskaraldia.eus webgunean zuzenean beraien datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako roleko txapa jasotzeko herrietan.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube