lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

EUSKARALDIA 2018ko EMAITZEN AURKEZPENA

2019-11-14

Euskaraldiaren lehen edizioko emaitzak aurkezteko hitzaldia.

 

Ahobizi edo Belarriprest txapa paparrean eroan zuten 2.600 bermeotar baino gehiagok 2018ko Euskaraldiaren egunetan. Zer nolako eragina izan duen neurtzeko ikerketa egin zen, hain zuzen, parte hartzaileek betetako galdetegietan esandakoa aztertu da eta horren guztiaren berri emango da antolatu den hitzaldian. Bertan emango digute emaitzen berri ikerketa egin duten Soziolinguistika Klusterreko teknikariek.

Gogoan izan, hitzaldia azaroaren 22an, arratsaldeko 7etan, Kultura Etxeko hitzaldi aretoan, hirugarren solairuan.

Ahobizi eta Belarriprest guztiak gonbidatuta zaudete.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube