EUSKARALDIA: 11 EGUN EUSKARAZ
2018-03-22
ZER DA EUSKARALDIA?
Euskaraldia, euskararen erabilera suspertzeko ekimena, Bermeon ere? Ekilikua!
Lehen aldiz Euskal Herri osoan, batera, egingo den ekimena da Euskaraldia. Ez da jai bat, ezta epe laburreko kanpaina bat, arnas luzeko lan ildo bat da. Ariketa sozial erraldoi bat izango da.
Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskara 365 egun dikamikaren barruan dago, Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak bideratuta. Eurekin batera, 30 sustatzaile baino gehiago daude, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako aldundiak, Nafarroako Gobernua, AEK, EHU, Ikastolen Elkartea, Irrien Lagunak, UEMA… Gu ere euskararen ugeran sartuko gara eta ugerie sortuko dugu.
Sasoie da, 2018ko azaroaren 23tik, abenduaren 3ra, 11 egunez, ahalik eta pertsona gehien, euskeraz ulertzen duen edonorekin, euskeraz hitz egitea proposatzen duen ekimena da. Hizkuntza ohiturak astindu eta euskera gehiago erabiltzeko balioko duena.
11 egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi edo belarriprest bihurtu nahi ditugu.
Ahobizi: Euskara hitz egiteko gaitasuna daukana. Ulertzen duenari euskeraz eingo dio, hark erderaz erantzun arren. Ezezagunei gutxienez lehenengo hitza euskeraz esango die. Euskara kolkotik atara eta jakin dakiguna erabili dezagun.
Belarriprest: Euskeraz ulertzen duena, baina agian erderaz erantzungo dizu. Berari euskeraz hitz egin diezaioten nahi du. Batek euskaraz eta besteak erdaraz, zergaitik ez?
Denok, alda batera, eramango dugu, 11 egunez, identifikazio txapa bat. Batzuk ahobizi eta beste batzuk belarriprest, bakoitzak erabaki beharko du ze rol hartuko duen, eta txapa horrekin bere egunerokotasunean euskeraz arituko da: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan, sare sozialetan…
Gogoan izango duzue, abenduan Kike Amonarriz etorri zela Bermiora Euskaraldiaren azalpen orokor bat ematera. Eta Euskaraldia Bermeon irudikatzeko helburuarekin, abiatze-prosezuan parte hartzeko gonbidapena egin zien herritarrei.
Abiatze saio bi egin ziren, urtarrilaren 24an eta otsailaren 7an, Topaguneko dinamizatzaile biren eskutik eta hortik aurrera erremangue hartzeko momentua heldu zen: Bermeoko Euskaraldiko dinamizatzailearen kontratazioa Euskaltzaleen Topagunearen bitartez, herritar boluntarioek osatutako batzordearen barne antolaketa, herri moduan izena ematea eta Bermeoko hamaikakoaren sorrera.
Egitasmo honek alaia izan behar du, alegrantzidxe ekarri behar du, ekintzetan beti poztasuna eta positibotasuna bilatuz.
ZER DA HAMAIKAKOA?
11 lagunek osatutako taldea da. Inoren ordezkari izan gabe, modu pertsonalean eta borondatez arituko direnak.
Talde desberdina osatzen dute denen artean, adina, genero edo lan/ikasketa esparruari dagokionez baina denek erabaki dute ekimenean ahobizi edo belarriprest izatea.
Bere ingurukoei ekimenaren eta hartu duten erabakiaren berri emango diete.
Leba-leba euskara ulertzen duten 11 lagun, senide, lankide/ikaskide edo ezagun parte hartzeko aktibatzen saiatuko dira.
Esan dugun moduan, Bermeok herri legez izena eman du. Irailean helduko da bermeotarrok, herritar legez izena emateko ordua. Bakoitzak modu pertsonalean eman beharko du izena ekimenean, aukeratuko duen rola zehaztu eta datorrena datorrela hartutako erabakiarekin konpromisua hartu.
HELBURUAK. ZER LORTU NAHI DUGU?
Bermeotarren ia %90ak euskara ulertzen du baina egiten duguna baino gehiago egin daiteke. Datu honi buelta emateko, Euskaraldia, Bermeon, itsosopeteko aukera izango da.
Beraz, esan dezakegu, bai Bermeon, bai Euskal Herri osoan euskaldun izatetik euskaraz egitera pasatzeko unea heldu dela.
Auntxekutan bai, Bermeo herri euskalduna!!
Gogoratu bileretara etortzeko deialdia irekia dela. Bakoitzak ahal duen neurrian lagundu dezake eta proposamen berriak beti izango dira ongi etorriak.
Ekilikua-Ugera-Sasoie-Kolkotik atara-Alda batera-eRemangue hartu-Alegrantxidxe-Leba-leba-Datorrena datorrela-Itsosopetekue-Auntxekutan bai.
Material osagarria
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus