lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Eingule? ekimenaren barruan antolatu den lehiaketaren finalak Euskararen Nazioarteko Egunean egingo dira

2022-11-30

  • Finalak Kafe Antzokian egingo dira 16:30ak eta 20:00ak bitartean

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Bermeoko Udalak, egun horretan bertan, Kafe Antzokian, ‘Eingule?’ ekimenaren barruan antolatu den lehiaketaren finalak egingo ditu. “Final hauek gozamena izango dira. Izan ere, Bermeoko euskara balioan jarri nahi du ‘Eingule’ ekimenak eta seguru nago helburu hau lortzeko bidean primeran pasako dugula”, adierazi du Bermeoko Euskara zinegotzi Kepa Zumetak.

Finalak arratsaldean ospatuko dira. Honela, 16:30etatik 18:00etara, ‘Eingule’ ekimenaren barruan antolatutako gazteen lehiaketaren finala izango dugu eta, 18:30etatik 20:00etara bitartean, nagusiena. Gainera, photocall-a ere jarriko da nahi duenak bertan argazkiak atera ditzan.

Jokoari helduta,  kanpainan zehar bezala, galderak hobeto eta azkarren erantzuten dituztenek sariak irabazteko aukera izango dute. Kanpainaren helburu zabalarekin bat etorriz, tokiko eragileekin elkarlana sustatu da hasieratik eta lehiaketa herrikoian ere, sarien atzean hauek egongo dira. Bermeoko hainbat establezimendutan erabiltzeko erosketa txartelak emango zaizkie saridunei.

Gaztetxoentzako lehiaketan, sariak elkarrekin gozatzeko kirol ekintzetan parte hartzea izango dira, hain zuzen, eskalada, piragua eta padela. Izen-ematea ez da beharrezkoa izango. Egunean bertan adierazitako orduan jolasteko gogoarekin agertzea bakarrik eskatzen da. Bermeotar guztiak daude gonbidatuta. Erdu, jokatu, ondo pasa eta agian, sariarekin joan!

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube