lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Digitalizazioaren Hariak, Eleizalde Ikastolan: 3D inprimagailuez asko ikasten ari gara

2021-11-22

Azkue Fundazioak Bermeoko Udalaren laguntzaz ondutako Digitalizazioren Hariak proiektuaren baitan, Bermeoko DBH 4. eta Batxilergo 1 mailetako hiru ikastetxeetan hainbat proiektu garatzen ari dira, gazteak digitalizazioaz jabetu daitezen eta jarrera kritikoa garatu dezaten digitalizazio horrekiko. Eleizalde Ikastolan, hain zuzen, 3D bidezko mahai-jokoak egiten ari dira.

Motelak dira, trabatu daitezke, diseinuan mugak izan ditzakete, baina sorkuntzarako, eta ezagutza partekatzeko baliabide egokiak dira 3D inprimagailuak. “Fabrikazio digitala oso teknologia interesgarria iruditzen zaigu ikastolan txertatzeko, besteak beste, diseinu espaziala, informatika, mekanika eta bestelako diziplinetara hurbiltzen baigaitu”.

Eleizalde Ikastolan oztopoak izan dituzte 3D inprimagailuak erabiltzerakoan, beren sistema Chromebook-etan oinarritzen baita: “Makina maneiatzeko ordenagailu bat beharrezkoa da, Chromebook-ak mugak baitituzte horrelako makinekin jarduteko. Beraz, hodeitik apur bat atera gara, eta ordenagailu pertsonalak eskatzeko aukera izan dugu. Diseinuak 3D makinarako prestatzen dituen Cura programa instalatu dugu ordenagailuetan, eta gure lan-prozesua abiatu dugu, eta, pixkanaka-pixkanaka, gure aukeretara egokitzen ikasi behar izan dugu”.

Eleizalde Ikastolako arduradunek prozesuan zehar aurkitu dituzten zailtasunen berri eman digute. “Eremu informatikoari loturiko arazoei 3D inprimagailuek dituzten arazoak gehitu behar zaizkie. Egurrarekin, metalarekin, kartoiarekin lantegian aritzeak zenbait trebetasun eskatzen dituen bezala, 3D inprimagailuak bere berezitasunak ditu. Tresna mekanikoa da neurri handi batean, eta arazoak izan ditzake: filamentua mugitzerakoan, berotzerakoan, motorren bat apurtu daiteke, piezaren bat desgastatu, ataskoak… Gainera, diseinatzerako orduan kontuan hartu behar dira makinaren mugak. Zorionez arazook erraz konpontzen dira, baina, jakina, ikasi beharra dago, eta horrek denbora eskatzen du”.

Hartara, Eleizalden arazo nahikotxo izan dituzte makinekin, baina arazo horiei aurre eginez, ezagutza metatzen hasi dira. Hori dela eta, Lantegian txarto atera diren proiektuak gorde egin dituzte (beheko argazkian horietako batzuk ikus daitezke.

“Ikusten duzuenez gauza asko ikasten ari gara, hasieran pentsatzen genuena baino ordu gehiago ari gara sartzen, baina, zorionez diseinatzeko aukeratu dugun tresna erraza da, Tinkercadeta ikasle askok sormen aparta erakutsi dute”. Irudi hauetan jasotzen dira ikasleek egindako zenbait diseinu:
facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube