lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Digitalazioaren Hariak, Sagrado Corazón ikastetxean: First Lego League Euskadirako egiturak sortzen euskaraz eta 3D inprimagailuekin

2021-11-22

Azkue Fundazioak Bermeoko Udalaren laguntzaz ondutako Digitalizazioren Hariak proiektuaren baitan, Bermeoko DBH 4. eta Batxilergo 1 mailetako hiru ikastetxeetan hainbat proiektu garatzen ari dira, gazteak digitalizazioaz jabetu daitezen eta jarrera kritikoa garatu dezaten digitalizazio horrekiko. Sagrado Corazón ikastetxean, hain zuzen, gai honen inguruan ari dira: “Zelan sustatu euskarazko ikerkuntza eremu digitalean ikasleekin”, euskarari eremu digitalean arreta berezia jartzeko asmoz.

Sagrado Corazón ikastetxeko ikasle eta irakasleekin beren egitasmoaren proesuaren berri eman digute: “Gure proiektuarekin aurrera egiteko 3D inprimagailu bat ekarri digute Azkue Fundaziokoek. Inprimagailuak 7 urte baino gehiago ditu, zorionez behar duen software bertsioa oraindik eskuragarri dago. Inprimagailua MakerBot Replicator 2 bat da eta ilusio handiarekin jaso dugu makina ikastetxean. Gure ideia First Lego League Euskadi (FLL) proiekturako behar ditugun zenbait egitura berarekin sortzea da. Aurten, FLLaren gaia gaurkotasun handikoa da; horniduren garraioari lotuak dira aurten ikasleak landu behar dituzten erronkak”.

Hala, 3D diseinuaren eta 3D inprimagailuaren inguruan ideiak hartzen jasotzeko, lantegia egin dute Digitalizazioaren Hariak egitasmoari esker. Saio horretan TinkerCad eta Maker Bot Desktop diseinu eta fabrikazio softwareak zer diren eta zelan erabili ikasi dute. Makinaren inguruko informazio orokorra ere jaso dute.

“Oraindik zer sortuko dugun ez badakigu ere, zenbait pista ditugu, besteak beste, gordailuen ideia arakatzen hasi gara. 3D fabrikazioaren inguruan komunitate handia baitago ezagutza partekatzen dutenak, eta besteak beste Thingiverse erreferentzia hartu dugu. Komunitate horien filosofia ezagutza nahastea eta gauza berriak sortzearena da, gure proiektuarekin guztiz bat datorrena.

Diseinuen gordailuen harira hausnarketa bat atera zen saioan, sortu behar genituen diseinuek ez dutela hizkuntzarik… Eta gure proiektuaren muina euskaraz ikertzea eta ezagutza euskaraz partekatzea denez, egin dezakegun beste gauza bat Digitalizazioaren Hariak egitasmoaren baitan 3D diseinu eta fabrikazioaren inguruan tutorial bat sortzea da ikasleekin batera, ikasle eta sortzaile euskaldunentzat baliagarria izango delakoan”.

http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/digitalazioaren-hariak-sagrado-corazon-ikastetxean-first-lego-league-euskadi-proiekturako-egiturak-sortzen-euskaraz-3d-inprimagailuekin/

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube