Bermeoko Udalak eta herriko 6 aholkularitza zerbitzuk errenta aitorpena euskaraz egitea sustatzeko hitzarmena sinatu dute
2022-05-04
Bermeoko Udalak herriko 5 aholkularitza zerbitzurekin hitzarmena sinatu du gaur goizean. Akordio honen helburua da herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzea eta horretarako erraztasunak ematea.
Honelako ekimenen bitartez herritarrei euskaraz bizitzeko aukerak eman nahi zaizkie, neurri zehatzak hartuz eta esparru guztietan euskararen erabilera bultzatzeko pausuak emanez. Elkarlan honen bitartez, entitate horiek errenta aitorpena euskaraz egiteko erraztasunak emango dizkiete bezeroei, eta Udalak sentsibilizazio lana egingo du.
“Euskararen erabilera sustatzeko neurri zehatzak hartu behar dira. Eta, Udal modura, gure betebeharra da hauek gauzatzea. Gaur aurkezten duguna bide honetatik dator. Posiblea da gestio administratiboak euskaraz egitea. Kasu honetan, herritarrok urtero egiten dugun errenta aitorpena. Eskerrak eman nahi dizkiet sinatzaileei, euskararen erabilera sustatzeko pausu garrantzitsua eman dutelako gaurkoan”, adierazi du Bermeoko Euskara zinegotzi Kepa Zumetak.
Hitzarmena sinatu duten entitateak:
Bermeon Errenta aitorpena euskaraz kanpaina aurkeztu da (oizmendi.eus)
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus