lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen ditu herritarrak

2021-04-28

  • Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egiten duen bakoitzean administrazioa euskalduntzeko pausuak ematen ari dela gogorarazten du Udalak

Bermeoko Udalak bermeotarrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatzen ditu, modu naturalean eta inolako trabarik gabe urtero egiten dugun aitorpena euskaraz egin dezaten.

Udalak gogorarazten du, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egiten duen bakoitzean administrazioa euskalduntzeko pausuak ematen ari dela.

Aurten banketxeetan errenta aitorpena egiteko aukerarik ez dagoen arren, beste bide guztietan euskara erabili daiteke.  Alde batetik, autolikidazio proposamena jasotakoan eta hau onartzean, errenta aitorpena euskaraz egin gura dela adieraztea baino ez da egin behar, telefonoz zein Internet bidez, eta aurrerantzean, ogasunak agiriak euskaraz bidaliko ditu.

Bestetik, Internet bidez egiten denean, errenta programaren euskarazko bertsioa deskargatu eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu behar da. Herritarrak aholkularitzaren bat aukeratzen badu, berariaz adierazi beharko du aitorpena euskaraz egin gura duela.

Udalak, UEMArekin batera sustatzen duen errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpainaren bidez, administrazioarekin ditugun harremanetan euskara erabiltzera gonbidatu gura ditu herritarrak.

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube