Bazkari-solasaldia Kattalin Miner idazlearekin
2018-04-23
Maiatzaren 5ean, Nola heldu naiz ni honaino liburuari buruz berba egingo da irakurleen txokoan. Parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua eta ordurako irakurri.
Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.
Kattalin Minerrekin bere liburuaz zuzenean berba egiteko aukera ezin hobea izango da.
Hitzordua, maiatzaren 5ean, eguerdian. Ordua eta lekuaren berri izateko Liburutegian galdetu.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus