Antzerki tailerra
2018-09-13
Bermeoko Udalak antzerki tailerra antolatu du ikasturte honetan, 2018ko urritik 2019ko ekainera bitarte. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute
Bermeoko Udalak antzerki tailerra antolatu du ikasturte honetan, 2018ko urritik 2019ko ekainera bitarte. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Tailerraren bidez lortu gura da sorkuntza-lanari bidea ematea eta ikasleek antzezteko beharrezko dituzten gaitasun funtsezkoenak eskuratzea, hala nola:
-Gorputz adierazpena
-Gorputza espazioan
-Ahots adierazpena
-Inprobisazioa
-Pertsonaiak
-Talde zein bakarkako sormena
-Ezena ezberdinak
Interesa dutenek matrikula irailaren 28ra arte egin behar dute Berhaz bulegoan. Matrikularen prezioa, 115 €koa da eta banku bidez ordainduko da, dena batera edo zati bitan.
Eguaztenero izango da tailerra, urriaren 3an hasita, ordu biko saioetan, 18:00etatik 20:00etara, Kultura Etxean.
Irakaslea Eneritz Artetxe Aranaz da, antzezle, zuzendari eta antzerki irakaslea.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus