lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

2020KO EUSKARALDIAREN BATZORDEA

2019-10-28

2020ko Euskaraldiaren batzordea

  • Urriaren 30ean osatuko da 2020ko Euskaraldiaren batzordea eta bertan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du
  • Bileran, besteak beste, 2018ko edizioko ondorioak eta emaitzak aztertu, 2019ko Euskararen Egunerako proposamena ezagutu eta 2020ko Euskaraldiaren edizioa aurkeztuko dira 

 Bermeok Euskaraldiaren bigarren edizioari bete-betean heldu dio. Izan ere, urriaren 30ean herrian ekimen hau aurrera eramango duen batzordea eratuko da. Euskaltzaleek, herriko elkarteetako ordezkariek eta Udalak osotuko dute batzordea. Udalak biztanleen parte hartzea bilatzen du, 2018ko edizioan egin zen bezala. Honetarako, deialdi irekia zabaldu du, nahi duenak batzordean parte hartu dezan.

 

Bilera Bermeoko Kultura Etxeko Gaztelekuan egingo da eta, bertan, hainbat gai jorratuko dira. Alde batetik, 2018ko Euskaraldian ikasitakoen inguruan ariko da batzordea eta ondorio eta emaitzak aurkezteko hitzaldiaren berri emango da. Aurreko esperientziatik ikasitakoa mahai gainean jarri nahi da, bigarren edizioa ahalik eta hoberen atera dadin.

 

Euskaraldiaren lehen edizioa aztertu ostean, aurtengo Euskararen Egunaren gaiari ekingo zaio. Proposamena aztertuko da. Ondoren, 2020 Euskaraldia aurkeztuko da, parte hartzaileek xehetasunak ezagutu ditzaten. Bukatzeko, batzordeak lanerako metodologia bat definituko du, bilduko den egunak eta orduak zehaztuz.   

 

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube