2019ko EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA BERMEON
2019-11-21
Euskaraldiko batzordea lanean hasita dago berriro eta lehen emaitza da azaroaren 30erako Euskararen Eguna Bermeon ospatzeko antolatu duen ekimena, herriko hainbat elkarte eta ikastetxerekin elkarlanean. Gainera, Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimena batu zaio eta goiz osoko egitarau oparoa antolatu da.
Egitaraua honegaz batera bidaltzen dizuegu, zuen inguruan zabaldu dezazuen.
Euskaraldiaren sarea irudikatzen parte hartu gura duzuenontzat, argibide hauek eman nahi dizkizuegu:
2018ko Euskaralditik urtebete pasa da eta beste horrenbeste falta zaigu 2020ko Euskaraldirako. Orduan bizi izan genituenak eta aurrera begira bizi gura duguna sare baten josiko dugu, eta sare hori, Goiko Plazako kioskoaren bueltan jarriko dugu. Kiosko inguruko sare horretan kokatu gura ditugu gure bizipenak eta desioak.
Eta hori hobeto antolatzeko, hauxe eskatzen dizuegu:
Euskaraldian parte hartu zenuten elkarteko edo ikastetxeko kideak elkartu eta zuen bizipenak eta desioak idatzita eroan Goiko Plazara azaroaren 30ean. Han, Amaia Artetxe kazetari bermeotarrak gidatuta, irakurriko dituzue eta sarean eskegi gantxoekin. Norbanakoek bertan idazteko aukera izango dute baina gehiegi ez luzatzearren, elkarte eta ikastetxeen kasuan, idatzita eroatea eskatzen dizuegu.
Amaitzeko, aurtengo Euskararen Eguna Bermeon ospatzeko antolatutako ekimen guztiak zeintzuk izango diren esan gura dizuegu:
Ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus