auzoka / Maņu / Joseandiane (baserria)
Joseandiane (baserria)
Kokapena: Mañu; VII. mapa (D-1)
Ohar ling.: Baserri honek izen ugari izan ditu. Jabearen abizenetik, ezizenetik edo kokapenari dagozkion izenak egokitu zaizkio. Euretan nagusiena jabearen ezizenetik datorkiona da: 'Jose (H)andia' + -ne > Joseandidxene. Baserri berrien izenek ageri duten bokal paragogikodun genitibo markaren eta oinarriaren artean epentesia sortu da -i- bokalaren ostean.
Joseandiane > Joseandidxane > Joseandidxene > Koseandidxene
Hitz hasierako /x/ [1330] frikari belare ahoskabeari dagokionez, herskaritu egin da (j- > k-), izen berezietan, sarritan, gertatzen den bezala. Ik. Josene Demiku auzoan edo San Migel auzoan Atakueta.
Irazabaleta izenari dagokionez, ahozko erabileran, hitz eratorriaren lehenengo osagaiaren bokal irekia, asimilazioz, gradu batez itxi egin da, aurreko bokal itxiaren eraginez:
'ira' + 'zabal' + -eta > Irazabaleta > Irezabaleta
Hala ere, ezin da esan toponimo bizia denik, hiztunak paperetan irakurrita zuela esan baitzuen, gaztelaniako azentua egokituta.
Oharrak: XIX. mendearen hasieran Jose Ignacio Mendizabal, «Joseandi»-k eraikia. XX. mendetik aurrera, Abaroa familiakoena.
Ahozkoa:
«Irezabaléta» | 140 |
«Joseándidxene» | 115, 116 |
«Jóseandidxenè» | 119, 124, 140, 145 |
«Kóseandidxenè» | 126, 130, 131, 136, 144 |
«Sakristauné» | 115, 140, 144 |
Idatzizkoa:
1827 | Jose Andia, cas. de | BEHA A-64/12-6 77b |
1835 | Mendizabal, cas. | BUA 915. Hipotecas. 151b |
1836 | Antº Mendizabal, cas. de | BEHA A-78/4-1 |
1843 | Laubidieta, cas. | BUA 1625. Conc. de terrenos 15b |
1845 | Mendizabal, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-1874 | Jose Andi, cas. | BUA 5 |
1848 | Jose Andi, cas. | BUA 1289. Leñas (1848) |
1850 | Mendizabal, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1857 | Laubidieta azpi, cas. | BUA Padron 1851(3) 93 |
1859 | Jose Andi, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Jose Andi, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1875 | Jose Andia, cas. | BUA 244/8. Montazgos en venta |
1897-98 | Jose Andiena, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910 | Mendizabal, cas. | BUA 866. Fincas rústicas |
1910-923 | Mendizabal, cas. | BUA 866;1435;404. Riqu. rus. |
1922 | Mendizabal, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Mendizabal, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Joseandijene, Irazabaleta, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
__________
[1330] /x/ fonema [j] grafiari dagokion hotsa da: Juan, Julia, jardina, jamoia, monja.